2011/02/15

Gaiaren lehengo hurbilketa moduan...




Aukeratu dudan lehengo bideoa gaiaren lehengo hurbilketa izan dadin ipini dut. Modu honetan, pedagogia kritikoa zergatik eta nola sortu zen; zertan oinarritzen den ezagutuko dugu. Gainera, korrente honen garapena eta eragin gehien izan duten pedagogoak ere ikusiko ditugu.

Bideo hau Youtuben topatu dut eta diapositiba batzuk agian ez direla oso ondo irakurtzen esan behar dut. Egilea Verónica Sánchez da eta hamaika bideo dira,  aurkezpen gehiago ikus nahi baduzue, youtuben jarri behar duzuen "Teorias de la Educación Crítica" da.

2011/02/08

Ongi etorria

Kaixo lagunak!

Haur Hezkuntzaren inguruan ikasketak egiten ari naiz Bilboko Magisteritza Eskolan EHU. Aurten IKT ikasgai dugula eta blog bat egin behar dugu. Horregatik, mundu moderno honetan erdi galduta nago baina tira bizirik irtengo naizela espero dut...Orain arte, teknologia berriekin izan dudan harremana ez da izan oso estua izan, hauek betidanik deskonfiantza handia (kontrol soziala, indibidualizazioa,...) sortuarazi didatelako.

Bestetik, analfabetu digital bat ez daudala izan nahi aitortu behar dut. Beraz, gustuko dudan gaia pedagogia alternatibak da eta honen inguruan sakontzen teknologia berriak zelan erabili ahal ditugun irakaskuntzan ikasten ari naiz.  Blog honetan, jorratuko dut gaiari buruzko kezkak badauzkazue, zuen jakinmina asetzeko eta iritzi kritiko eta propio bat osatzeko aukera on bat izango duzue.

Ikusi arte!

Oharra: Ia-ia sarrera guztiak gazteleraz daude, euskeraz material gutxi daudelako. Beraz, barka nazazue.