2011/05/24

LASTER OPORRAK!




Oporretan ia-ia gaudela ospatzeko eta zuei agurra bero bat emateko. Willis Drummond-en abesti hau "Ez da izango" jarri dizuet. Uda honetan, Iparraldeko talde hau ikustea aukera badaukazue ez izan zalantzarik gozatuko duzuela ziur nago.

ONDO PASAU ETA IKUSI ARTE!.

ABORDATZERA


Matematika irakasgaiarako unitate didaktiko bat diseinatu izan genuen. Aukeratutako gaia "Piratak" izan zen. Nahiz eta gai hau haurrei izugarri gustatzen zaien, haur hezkuntan ia-ia ez da lantzen. Horregatik, unitate didaktiko hau planifikatzea (materiala bildu, dena egitaratu, eta abar.) benetazko gozamena izan zen oso motibatuak baitgeunden. Unitate honetan geneukan materiala aprobetxatuz, sarrera honetan txertatu daudan  powerpoint honekin "Altxorraren Bila" multimedia gauzatu genuen. Multimedia bat egitea berez ez da oso zaila baina hori bai kriston lana da. Hots grabazioak, irudiak, gifs, eta abar. dena ondo egon dadin ordu pilo bat sartu behar da.  Hemen ez dago animatuta (soinua eta mungumenduak ez daude) pena bat da baina behintzat  gutxi gora behera zelan egin genuen ikus dezakezue. Gainera, gure taldean bi kide baino ez geunden eta igarri zen, noski. Hala ere, multimediak zelan egin ahal diren oso interesgarria da Haur Hezkuntzan gure material propioa guk ekoiztu dezakegulako.

ARDORA TUTORIALA



Hemen daukazue IKT irakasgaian nire taldeak egindako tutorial bat. Bideo honetan, zelan erabili ahal dugun Ardora programa puzzle digitalak egiteko azaltzen da. Alde batetik, Ardora programa erabiltzea nahiko erreza da. Beraz, "hiru pausu" ezagutuz gero, beste tresna interesgarri bat menperatuko dugu irakaskuntzan jarduerak beste era batean planifikatzeko. Gainera horrelako baliabideek ukera pilo bat dute, besteak beste: premia berezia duten ikasleek edukiak hobeto barneratzeko; ordenagaluarekin lehengo harrema izateko eta abar.

Bestetik, tutoriala sortzeko erabili genuen programa CamStudio izan zen. Nik sortu ahal baditut tutorialak eta puzzle digitalak zuek ere arazorik gabe egin ahal dituzue. Horrelako materiala sortzera animatzen zaituztet denon artean ikas dezagun.