2011/05/24

ABORDATZERA


Matematika irakasgaiarako unitate didaktiko bat diseinatu izan genuen. Aukeratutako gaia "Piratak" izan zen. Nahiz eta gai hau haurrei izugarri gustatzen zaien, haur hezkuntan ia-ia ez da lantzen. Horregatik, unitate didaktiko hau planifikatzea (materiala bildu, dena egitaratu, eta abar.) benetazko gozamena izan zen oso motibatuak baitgeunden. Unitate honetan geneukan materiala aprobetxatuz, sarrera honetan txertatu daudan  powerpoint honekin "Altxorraren Bila" multimedia gauzatu genuen. Multimedia bat egitea berez ez da oso zaila baina hori bai kriston lana da. Hots grabazioak, irudiak, gifs, eta abar. dena ondo egon dadin ordu pilo bat sartu behar da.  Hemen ez dago animatuta (soinua eta mungumenduak ez daude) pena bat da baina behintzat  gutxi gora behera zelan egin genuen ikus dezakezue. Gainera, gure taldean bi kide baino ez geunden eta igarri zen, noski. Hala ere, multimediak zelan egin ahal diren oso interesgarria da Haur Hezkuntzan gure material propioa guk ekoiztu dezakegulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario