2011/04/07

Home scholling



 "Home scholling"-k proposatzen duena umeak etxean irakastea da. Umeak hainbat adinekoak izan ahal dira eta ez da beharrezkoa familia berberakoa izatea. Baldintza bakarra talde txikiak sortzea da umeek behar duten arreta jazo dezaten. Bestetik, heldueak betetzen duen papera taldeko dinamizatzailea da.

Alternatiba honen aurkariek esaten dute pedagogia hau jarraituz gero, umeen gizartaratzea oztopatzen dela. Izan ere, umeek etxetik kanpo euren parekoekin egon behar dute.  Hala ere, "home scholling" praktikatzen duen jendeak umeen sozializazioa eskolatik kanpo ere bermatu ahal dela esaten du. Horretarako, beste gune batzuk badaudela diote, adibidez: herriko parkeak edo zabuak, udalekuak, eskolatik kanpo dauden ekintzak (musika, dantza, kirolak,...) eta abar.

Gaiarekin lotutako bideo hau jarri dut . Youtuben hartutakoa da eta "La2"-ko dokumental bat da.





Gai hau amaitutzat emateko hurrengo bloga aipatuko dut . Hezkuntza eskolatik at! izenburua duen blog honetan deseskolarizazioaren informazioa ugari dago. Nahiz eta 2007an azken sarrera egin, artikulu ia-ia guztiak ez dira zahartutak geratu, besteak beste: zergatik sortu zen mugimendu hau, pedagogo garrantsitzuenak, eta abar. Horrez gain, bideoak, pratikan dauden egoera desberdinak, legeari buruzko artikuluak ere topa ditzakezue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario