2011/05/24

LASTER OPORRAK!




Oporretan ia-ia gaudela ospatzeko eta zuei agurra bero bat emateko. Willis Drummond-en abesti hau "Ez da izango" jarri dizuet. Uda honetan, Iparraldeko talde hau ikustea aukera badaukazue ez izan zalantzarik gozatuko duzuela ziur nago.

ONDO PASAU ETA IKUSI ARTE!.

ABORDATZERA


Matematika irakasgaiarako unitate didaktiko bat diseinatu izan genuen. Aukeratutako gaia "Piratak" izan zen. Nahiz eta gai hau haurrei izugarri gustatzen zaien, haur hezkuntan ia-ia ez da lantzen. Horregatik, unitate didaktiko hau planifikatzea (materiala bildu, dena egitaratu, eta abar.) benetazko gozamena izan zen oso motibatuak baitgeunden. Unitate honetan geneukan materiala aprobetxatuz, sarrera honetan txertatu daudan  powerpoint honekin "Altxorraren Bila" multimedia gauzatu genuen. Multimedia bat egitea berez ez da oso zaila baina hori bai kriston lana da. Hots grabazioak, irudiak, gifs, eta abar. dena ondo egon dadin ordu pilo bat sartu behar da.  Hemen ez dago animatuta (soinua eta mungumenduak ez daude) pena bat da baina behintzat  gutxi gora behera zelan egin genuen ikus dezakezue. Gainera, gure taldean bi kide baino ez geunden eta igarri zen, noski. Hala ere, multimediak zelan egin ahal diren oso interesgarria da Haur Hezkuntzan gure material propioa guk ekoiztu dezakegulako.

ARDORA TUTORIALA



Hemen daukazue IKT irakasgaian nire taldeak egindako tutorial bat. Bideo honetan, zelan erabili ahal dugun Ardora programa puzzle digitalak egiteko azaltzen da. Alde batetik, Ardora programa erabiltzea nahiko erreza da. Beraz, "hiru pausu" ezagutuz gero, beste tresna interesgarri bat menperatuko dugu irakaskuntzan jarduerak beste era batean planifikatzeko. Gainera horrelako baliabideek ukera pilo bat dute, besteak beste: premia berezia duten ikasleek edukiak hobeto barneratzeko; ordenagaluarekin lehengo harrema izateko eta abar.

Bestetik, tutoriala sortzeko erabili genuen programa CamStudio izan zen. Nik sortu ahal baditut tutorialak eta puzzle digitalak zuek ere arazorik gabe egin ahal dituzue. Horrelako materiala sortzera animatzen zaituztet denon artean ikas dezagun.

2011/04/21

Hezkuntza eta emakumea

                                          Ikusten duzuen irudia "Hezkuntza eta emakumea"bloga da . Ez da zaila asmatzea zertan oinarritzen den blog honetan, Gune hau, hezkuntza eta emakumearen arteko informazioa bildu edo irakurri nahi badugu oso baliagarria da. Beste gaugan artean, hauxe da aurkitu ahal duzuna: ipuin zaharrak bukaera desberdinekin, martxoak 8-ko bideoak, rolak eta eskolari bruruzko gogoetak, eta abar. Beraz, hezkidentza inguruan jakinmina badaukazue,  gauza berriak ikasteko ja badakizue zer egin behar duzuen...

BIZITOKI IKASTOLA










Bigarren sarreran jarri nuen powerpoint bat non eskola libre batzuk aipatzen ziren, esatebaterako: Paideia Eskola, Waldorf eskolak, La Serrada, eta abar. Kasu honetan, aldiz, Euskal Herritik kanpo irten barik proiektu barri hau aurkeztu nahi dizuet. Horrela, gure herrian "utopiko" ekimenak sortzen direla jakingo duzue. Bizitoki ikastola izenburua izango du  eskola berri honek eta Iparraldean martxan jarriko dute. Proiektu honen web orrian informazio gehiago jaso ahal duzue: ikastolaren baloreak; helburuak; eta abar.

Gonbidatzen zaituztet web horretan kuxkuzeatzera ea animatzen zaretzen horrelako ametsak zure herrietan martxan jartzera.

2011/04/12

Reggio Emilia

 


Reggi Emilia Italiako iparraldeak kokatuta dagoen herri bat da. Herri honetan, haur eskola berezia dago eta beren sortzaile Loris Malaguzi da. Pedagogo honek proiektu berritzaile hau martxan jarri zuen, programazioa zehatzak saihestuz eta zuzeneko ekintzei eta komunikazioari garrantzia emanez. Reggio Emiliako eskolaren zutabeak, besteak beste, hurrengoak dira: utopia, hiriari oso lotuta dagoen proiektua da, abiapuntua haurra da, espaziaren garrantzia, zehaztu gabeko etorkizuna baina aukera ugariz josia, eta abar. Gehiago irakurri nahi baduzue HikHas aldizkariak Reggio Emiliari buruzko monografiko bat argitaratu zuen.

2011/04/07

wedquest


Ikusten duzuen irudia pedagogia krituka buruzko wedquest  bat dfa. Honek, gai honen inguruan sakontzea aukera ematen digu. Horretarako, tresna anitzak daude, hala nola: ariketa mordo bat, ebaluaketa, konklusioak...Pedagogia alternatibari bruruzko topatu dudan wedquest bakarra izan da eta orohar ez dut gustoko. Nire ustetan, pedagogia kritioa ikasten ari garenean gure jakintza neurtu edo ebaluatu puntuen bidez kontraesan handia dago.

Home scholling



 "Home scholling"-k proposatzen duena umeak etxean irakastea da. Umeak hainbat adinekoak izan ahal dira eta ez da beharrezkoa familia berberakoa izatea. Baldintza bakarra talde txikiak sortzea da umeek behar duten arreta jazo dezaten. Bestetik, heldueak betetzen duen papera taldeko dinamizatzailea da.

Alternatiba honen aurkariek esaten dute pedagogia hau jarraituz gero, umeen gizartaratzea oztopatzen dela. Izan ere, umeek etxetik kanpo euren parekoekin egon behar dute.  Hala ere, "home scholling" praktikatzen duen jendeak umeen sozializazioa eskolatik kanpo ere bermatu ahal dela esaten du. Horretarako, beste gune batzuk badaudela diote, adibidez: herriko parkeak edo zabuak, udalekuak, eskolatik kanpo dauden ekintzak (musika, dantza, kirolak,...) eta abar.

Gaiarekin lotutako bideo hau jarri dut . Youtuben hartutakoa da eta "La2"-ko dokumental bat da.





Gai hau amaitutzat emateko hurrengo bloga aipatuko dut . Hezkuntza eskolatik at! izenburua duen blog honetan deseskolarizazioaren informazioa ugari dago. Nahiz eta 2007an azken sarrera egin, artikulu ia-ia guztiak ez dira zahartutak geratu, besteak beste: zergatik sortu zen mugimendu hau, pedagogo garrantsitzuenak, eta abar. Horrez gain, bideoak, pratikan dauden egoera desberdinak, legeari buruzko artikuluak ere topa ditzakezue.

Pink Floyd - Another Brick in the Wall




Orain arte, teoria gehiegi ikusi dugunez zerbat bisualagoa apaituko dut. Bideo-klip musikal hau "The Wall" filmeko banda sonoran barne dago. Filmea, Pink  Floyd musika talde ospetsuaaren proiektu bat da.  Rock abeslari "Pink" famatuak gaixotasun mentala duela bizitzan zehar jaso dituen exkarmentu gogorragatik (aitaren heriotza, amaren gain babesa, Britaniako irakaskuntzaren zapalkuntza, ...) filmaren argumentua da.

Biodeo-klipak irakaskuntzaren zapalkuntzari errenferentzia egiten dio. Nire aburuz, agertzen diren metaforaetatik, gidoietatik eta kantuaren letratatik "aztarna" pilo bat atera dezakegu irakaskuntza arloa hausnartzeko .

The Wall Filma zorakeria bat dela ematen du baina kontuan hartu behar da nortzuk egin zuten eta zein garaian. Dena den, aukera badaukazue ikustea aholkatzen dizuet.

2011/04/06

Paulo Freire II



Jarraian, Freiretik zuzen-zuzenean bere pedagogiarean eta gizartaren analisia entzun ahal dugu bideo honen bidez.
Bideo zaharra da eta batzuetan ez da oso ondo entzuten eta azpititulu txikiegiak dira nire ustez. Agian, batzuetan apur bat astuna da baina, benetan, pedagogo honek botatzen dituen ideiak entzutea merezi du. Freirek jankoaren inguruan berba egiten duenen Teologia Askatzailearen eragina jaso baitzuen, ez kezkatu...
Bideo hau, erreportai baten fragmentu bat da, beste guztiak ere Youtuben daude eta "Enavideo" egilea da.

Paolo Freire

Paulo Freire izango da hurrengo protagonista gune honetan. Nik ezagutu nuen Gizarte Hezkuntza ikasi nuenean eta bere ikuspuntu ideologikoa oso erakargarri eta urratzaile izan zela iruditu zitzaidan. Nahiz eta beren iritzi batzuekin ados ez egon, beren ekarpenak Haur Hezkuntzan ere martxan jar ditzakegula uste dut. Eskola, irakasle eta ikasleen rolak, gizartea, eta abar...powerpoint hau, eta, batez ere, Freireren lana oso lagungarria da gure lanari buruzko gogoetak sortzeko.

Slidesharen hartutako powerpoint bat da eta egilea Ingrid Sosa da.

Euskaldun ume bat Summerhill eskolan!



Bideo hau topatu dudanean harrituta geratu naiz. Izan ere, bideoan agertzen diren umeak Summerhilleko ikasleak dira. Baina hau ez da bakarra, berba egiten duen mutil batek EUSKALDUNA dela deigarrena da. Bideoaren kalitatea ez da oso ona, kamara analogika batekin grabatu zutelako. Batek daki noiz egin zuten!

Hala ere, euskaldun ume baten experientziak Sumerhill Eskolan benetan entzutea merezi du. Euskaldun umearen elkarrizketaz gain, eskola honeko beste ezaugarri batzuk ere ikus ditzakegu. Umearen elkarrizketa izan ezik beste guztia txoritxarrez gasteleraz dago. Azkenik, bideo hau dokumentaleko zati bat da gehiago ikus nahi baduzue Youtuben jo behar duzue eta honen egilea "hezkuntza" da.

Summerhill

Summerhill
View more presentations from rikardet54

Alexander S.Neill (1883-1973)
Pedagogia antiautoritariaren korrontearen eredua da. Summerhill eskola sortu zuen. Eskola horretan hezkuntzari buruz ikuspegi erradikala praktikara eraman zuen. Powerpoint honen bidez, oinarri teorikoak praktikara zelan eraman zituen ikus dezakegu.

Powerpoint hau, Shildesharetik hartutakoa da eta egilea Ricardo Torró Biosca da.


2011/04/04

"Eskola libreak"

Escuelas libres Murcia (Spain) by Isabel Galindo
View more presentations from fetopax

Aurkezpen honetan agertzen diren diapositiba batzuk txarto irakurria arren, blogean ipintzea erabaki dut. Azken diapositibetan aipatzen diren eskola libretaz (Paideia, Waldorf eskolak,...) zeozer jakitea motibaggarrria delakoan nago. Horrela, pedagogia alternatibari buruz hitz egiten dugunean teaoriaz gain gauzatu ere egin dezakegula sinestuko dugu.

2011/03/08

ESKOLAN ERE, PATRIARKATUARI KAÑA BETI!

Generoa eta eskola ez da nik aukeratu dudan gaia baina zerikusia handia du pedagogia alternatibekin. Gaur egun, hezkidetzari buruzko gogoetak eta ekimenak ekoiztea puri-purian dago. Nire ustez, eskola tradizionalak patriarkatuaren baloreak beti erreproduzituko ditu. Eskola sistema kapitalistaren beste pieza bat delako.

Hala ere, powerpoint honek eskolaren mas-mediaren eta generoaren arteko harremana aztertzeko aukera ematen digu.

Bideoa Shildeshare aurkitu dut eta honen egilea "la plaza invisible" da.

KALEA ETA GAUA GUREAK DIRA!

2011/02/15

Gaiaren lehengo hurbilketa moduan...




Aukeratu dudan lehengo bideoa gaiaren lehengo hurbilketa izan dadin ipini dut. Modu honetan, pedagogia kritikoa zergatik eta nola sortu zen; zertan oinarritzen den ezagutuko dugu. Gainera, korrente honen garapena eta eragin gehien izan duten pedagogoak ere ikusiko ditugu.

Bideo hau Youtuben topatu dut eta diapositiba batzuk agian ez direla oso ondo irakurtzen esan behar dut. Egilea Verónica Sánchez da eta hamaika bideo dira,  aurkezpen gehiago ikus nahi baduzue, youtuben jarri behar duzuen "Teorias de la Educación Crítica" da.

2011/02/08

Ongi etorria

Kaixo lagunak!

Haur Hezkuntzaren inguruan ikasketak egiten ari naiz Bilboko Magisteritza Eskolan EHU. Aurten IKT ikasgai dugula eta blog bat egin behar dugu. Horregatik, mundu moderno honetan erdi galduta nago baina tira bizirik irtengo naizela espero dut...Orain arte, teknologia berriekin izan dudan harremana ez da izan oso estua izan, hauek betidanik deskonfiantza handia (kontrol soziala, indibidualizazioa,...) sortuarazi didatelako.

Bestetik, analfabetu digital bat ez daudala izan nahi aitortu behar dut. Beraz, gustuko dudan gaia pedagogia alternatibak da eta honen inguruan sakontzen teknologia berriak zelan erabili ahal ditugun irakaskuntzan ikasten ari naiz.  Blog honetan, jorratuko dut gaiari buruzko kezkak badauzkazue, zuen jakinmina asetzeko eta iritzi kritiko eta propio bat osatzeko aukera on bat izango duzue.

Ikusi arte!

Oharra: Ia-ia sarrera guztiak gazteleraz daude, euskeraz material gutxi daudelako. Beraz, barka nazazue.